Bitxikeriak -

Polemika

Fronte Nazionalak Madonna salatuko du Le Penen irudia erabiltzeagatik

Marine Le Penek aurretik ere iragarri zuen bideoa berriro erabiliz gero, salaketa jarriko zuela. "Abeslari adindunek guztion ahotan egoteko beharra dute", gaineratu zuen.

Madonnak birritan erakutsi du Le Penen irudia aurpegian esbastika duela. Efe.
Madonna salaketa | Le Penek Madonna salatuko du bideo batengatik
Madonnak birritan erakutsi du Le Penen irudia aurpegian esbastika duela. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astean Madonna abeslariaren kontrako salaketa jarriko duela iragarri du Frantziako Frente Nazionalak (FN), Marine Le Pen eskuin muturreko alderdiaren liderra agertzen den bideo baten harian.

Abeslari estatubatuarrak bideoa erabili zuen Pariseko Stade de France futbol zelaian emandako kontzertuan, beste zenbait agerralditan egin bezala. Bideoa irudi ezberdinek osatzen dute eta Le Pen segundo gutxi batzuetan agertzen da, bekokian esbastika duela.

Florian Philippot FNko presidenteordeak iragarri du salaketa jartzeko asmoa. "Ezin dugu gertatutakoa horrela utzi. Ikuskizunak ez du edozer gauza onartzen", adierazi du Philippotek. Salaketa Bobignyko epaitegian jarriko dute, Pariseko kanpoaldean.

"Ezin dugu horrelako jarrerarik onartu. Marine Le Penek bere ohorea babestu behar du, baita alderdikideena, jarraitzaileena eta Fronte Nazionaleko milioika hautesleena ere", esan du Philippotek.

Le Penen oharraBideoa "Nobody knows me" kanta abestean erakusten du Madonnak, eta Marine Le Pen Adolf Hitlerren antza handia duen beste pertsonai baten aurretik agertzen da.

Marine Le Penek aurretik ere iragarri zuen bideoa berriro erabiliz gero, salaketa jarriko zuela. "Abeslari adindunek guztion ahotan egoteko beharra dute, eta horretarako edozein gauza egiteko gai dira", gaineratu zuen.

Uztailaren 14an emandako kontzertiaren ostean, Madonnak beste bat emango du Frantzian, Nizan hain zuzen, uztailaren 21ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea