Bitxikeriak -

Nazioarteko inkesta

Zer da barruko arropa 'sexy'a eta zergatik jantzi behar da?

Nazioarteko inkesta batek gazteek barruko arropa sexyaren eta sexuaren arteko erlazioaren berri eman digu.

Victoria Secret-eko neskak. Argazkia: Cartelurbano
Victoria Secret-eko neskak. Argazkia: Cartelurbano

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zer da barruko arropa sexy-a?

Logikoa den bezala, barruko arropa sexy-aren kontzeptua aldatu egiten da gizonaren eta emakumearen ikuspuntutik. Emakumeentzat, lentzeria erromantikoa da sexy-ena, eta gizonezkoentzat, berriz, lentzeria ausart eta dotorea.

Suediarrek eta alemaniarrek barruko arropa xume eta sinplea dute gustukoen. Baieztapen hori egia da, bereziki, emakume alemaniarren artean, horiek baitira lentzeria sinplea izatea gustukoen duten pertsonak, eta kontrako aldean, berriz, espainiar emakumeak kokatzen dira, lentzeria ausart eta dotorea janztea gustukoen duten emakume taldea baitira.

Nork janzten du barruko arropa sexy-a?

Orokorrean, inkestan parte hartu duten pertsonen hiru laurdenek barruko arropa sexy-a janzten dutela onartu dute, zerrenda horretako buru emakume espainiarrak izanda, % 99ko portzentaiarekin. Kontrako aldean, Txinako emakumeak dadue, % 79ko portzentaiarekin.

Optimismoa hitzordu baten aurrean

Galdetutakoen % 76k hitzordu batera arropa sexy-a eramaten dutela onartu arren, datua asko aldatzen da herrialdearen arabera.

Zerrenda horretan frantsesak dira nagusi, galdetutako frantsesen % 95ek hitzordu batera lentzeria sexy-a jantzita joaten direla esan baitute, eta estatubatuarren % 79k bakarrik eramaten omen dute horrelako arropa. Txinatar zein britainiarrek nahiago omen dute hankak lurrean eduki, horien % 18k eta % 39k, hurrenez hurren, eramaten dituztelako horrelakoak.

Barruko erropa sexy-a – norentzat?

Italiarren % 54k eta frantsesen % 56k bikotekideak pozteko janzten dituzte horrelakoek, eta ingelesen % 55k eta txinatarren % 67k bere buruarekin konfiantza handiagoa izateko eta gustura sentitzeko janzten dituzte barruko arropa erakargarriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea