Bitxikeriak -
Lau hegalditan
6 jostorratz aurkitu dituzte Delta airelinearen sandwichetan
Igandean Amsterdametik irtendako lau hegalditan aurkitu zituzten jostorratzak. Medikuak jostorratzak aztertzen ari dira, sustantzia arrarorik ote dagoen zehazteko.
Erredakzioa
Amsterdam eta AEBetako lau hiriren arteko hegaldietan banatu ziren sandwichen artean dozena erdi jostorratz aurkitu ondoren, Delta airelinea estatubatuarrak holandar eta estatubatuar autoritateekin elkarlanean ari dela ziurtatu du.
“Deltak oso serio hartzen ditu horrelako gaiak, eta, gertakaria ikertzeko asmoz, tokiko autoritateekin jarri da kontaktuan” azpimarratu du konpainiak komunikatu batean. Horrez gain, Amsterdameko aireportuan duen jakien hornitzailearekin “berehalako ekintzak” hartu dituela gaineratu du.
Igandean Amsterdametik irtendako lau hegalditan aurkitu zituzten orratzak. Objektu horietako bat aurkitu zuen gizon bat Truvada GIBaren kontrako botika bat hartzen hasi behar izan da, ABC telebista kateari azaldu dionez.
“Ogitartekoari eman nion bigarren haginkadan aurkitu nuen; izan ere, ahosabaia sartu zitzaidan. Orratz zuzen bat zen, hazbete batekoa (2,54 zentimetro)”, azaldu zuen James Torges bussines eremuan bidaiatzen ari zen gizonak.
FBI
Tongesen arabera, medikuak jostorratzak aztertzen ari dira, sustantzia arrarorik ote daukaten zehazteko. FBIk gertakaria kasu penal baten antzera ikertzen ari dela gaineratu du.
Bitartean, 28 herrialdetan lan egiten duen eta egunero 9.700 hegaldi elikagaiz hornitzen duen konpainiak barne ikerketa bat hasi duela esan du, “egintza kriminal bezala kontsideratzen dugun horrelako gertakari kezkagarri baten arrazoia aurkitzeko asmoarekin”.