Bitxikeriak -

Judu ultraortodoxoek asmatuta

Tentazioaren kontra, betaurrekoak

Era 'ezegokian' jantzitako emakumeak ikustea ekiditea da judu ultraortodoxoen helburua. Hegazkinean edo garraio publikoan doazenentzat, txano eta babes bereziak ere asmatu dituzte.

Era 'ezegokian' jantzitako emakumeek tentazioa sortzea saihestu nahi dute ultraortodoxoek. Efe.
Israel betaurrekoak | Tentazioa saihesteko betaurrekoak dituzte juduek
Era 'ezegokian' jantzitako emakumeek tentazioa sortzea saihestu nahi dute ultraortodoxoek. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jerusalemeko Mea Sharim auzo ultraortodoxoko biztanleek konponbidea aurkitu diote era ezegokian jantzitako emakumeek sortzen dituzten tentazioei: sei dolar ordaindu eta emakumeak ikus-eremutik kanpo uzten dituzten betaurrekoak eros ditzakete.

Teknologia simplea da: betaurrekoek pegatina garden bat dute lenteetan gauza guztiak metro gutxi batzuetako eremu txikian ikusteko, eta erorikoak eta estropezuak saihesteko.

Distantzia txiki horretatik haratago gauzak lauso ikusten dira, eskote zabala duten emakumeak barne. Mea Sharimeko judu ultraortodoxoek antzerako konponbideen alde egiten dute aspalditik bizitza jainkotiarra eramateko, distrazio mundutarrik gabekoa.

Bi sexuak banatuta daude dagoeneko autobusetan, espaloietan eta auzoko beste zenbait eremu publikotan. Etxeetako hormetan emakumeei alkandora itxiak eta gona luzeak jantzi behar dutela dieten kartelak daude.

Kontaktuak ekiditeaUltraortodoxoen arabera, emakumezkoek eta gizonezkoek ez dute inolako kontakturik izan behar ezkonduta egon ezean.

Jerusalemetik kanpora joan behar dutenentzako txano eta babes bereziak asmatu dituzte, hegazkinean zein edozein garraio publikoan edozein pertsona aloban eseri ahal zaielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea