Bitxikeriak -

Astebetez

Togoko emakumeek sexu-greba egingo dute presidenteak dimiti dezan

"Togoko emakumeek sexu-greba bat egingo dute astelehen honetatik aurrera, beren bikotekideak, Gnassingbe boteretik kaleratzeko saiakeran, gehiago mobiliza daitezen", esan du Isabelle Ameganvik.

Faure Gnassingbé Togoko presidentea. Artxiboko argazkia
Faure Gnassingbé Togoko presidentea. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Togoar emakumeek sexu-greba bat egingo dute astelehenetik hasi eta astebete bitartean Faure Gnassingbé herrialde horretako presidentearen dimisioa lortzeko helburuarekin.

“Togoko emakumeek sexu-greba bat egingo dute astelehen honetatik aurrera, beren bikotekideak, Gnassingbe boteretik kaleratzeko saiakeran, gehiago mobiliza daitezen”, esan du gaur Isabelle Ameganvi “Togo Salba Dezagun” kolektiboko arduradunak.

Amengavik libiar emakumeen ereduari jarraitzeko eskatu die togoar emakumeei, afrikar herrialdean antzerako neurriak hartu baitzituzten 2003ra arte izandako gerra zibilaren bukaera aurreratzeko asmoz.

Gnassingbé presidentea gogoan zuela, “zuzentzen gaituenari asko gustatzen zaizkio harreman sexualak; beraz, astebetez harremanik ez izatera gonbidatzen ditut togoar emakume guztiak”, esan du Ameganvik bere elkarteak antolatutako martxa baketsu baten bukaeran.

Istiluak

Protestak abuztuaren 21, 22 eta 23an segurtasun-indarren eta oposizioko manifestarien artean gertatutako liskarren ondorioz deitu dira.

CSTren arabera, istiluek ehun zauritu inguru eragin dituzte, eta polizia- agenteek alderdi horren 125 jarraitzaile atxilotu ditu.

Bestalde, manifestazioetan atxilotutako 119 pertsona aske utzi zituzten iragan ostiralean, Togoko Segurtasun Ministerioak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea