Bitxikeriak -

AEBetan

Langile bat kaleratu dute, duela 49 urte 10 zentimo faltsutzeagatik

Banku batean lan egiten zuen gizonezkoa moneta faltsuarekin ordaintzen saiatu zenean 1963an, bi egun eman zituen kartzelan.

Langile bat kaleratu dute, duela 49 urte 10 zentimo faltsutzeagatik. Argazkia: EFE
Langile bat kaleratu dute, duela 49 urte 10 zentimo faltsutzeagatik. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EE. UU.ko banku batek langile bat kaleratu du, duela 49 urte 10 zentimo faltsutzea leporatuta.

Corbis Richard Eggersek (68 urte ditu) Well Farco bankuko filial batean zuen lanpostua galdu du, Des Moines hirian (AEB), duela 49 urte 10 zentimoko moneta bat faltsutzeagatik.

1963ko otsailaren 2an garbitegi batean kartoiarekin egindako 10 zentimoko moneta makina batean sartzen ordaintzen saiatu zen. Garai hartan horrek kartzelan 2 egun ematea eragin zion.

49 urte geroago, gertaera horren ondorioz, Wellf Fargoko bezeroen ordezkari zerbitzutik kendu dute. “Balentria ergela izan zen, eta ez nago batere harro egindakoaz. Baina pertsona bat kaleratzea lanpostu batean 7 urtez lana ondo egin ostean gehiegikeria da”, esan du Eggersek.

“Erregulazio berriei aurre egin behar diegun egoeran gaude, eta gure ekintzak oso ondo begiratzen dituzte. Guregan dituzten aurreikuspenak oso altuak dira”, azaldu du Angela Kaipust bankuko bozeramaileak.

Eggersek bere lanpostua galdu du, eta, ondorioz, urtean 29.795 dolar irabazteari utziko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea