Bitxikeriak -
18 again
'Birjintasunaren kremak' polemika piztu du Indian
Bagina gaztetzeko krema gisa saltzen da Indian, "lehen aldia balitz bezala sentitzeko".
Erredakzioa
Ultratechek, Indian "18 again" krema egiten duen enpresak, bagina gaztetzen eta bertako paretak tenkatzen dituela esaten du "lehen aldia balitz bezala sentitzeko".
Iragarkia telebistara iritsi ez den arren, Youtuben jada ia 2 milioi bisita izan ditu.
"18 again" izeneko kremaren iragarkian "lehen aldian bezala sentitu " dio kantuaren leloak.
Nagessh Panaswami agentziako arduradunak adierazi duenez, "emakumeari boterea" ematen dio kremak eta "plazerra emateaz gain, infekzioak ekiditen ditu eta txizari ezin eustea saihesten du".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea