Bitxikeriak -
Asmakizun bitxiak
'Garrasizaleak isiltzeko makina', 'anti Nobel' sarietan garaile
'Anti Nobel' Corbis golardoek zientzia aurkikuntza burugabeak saritzen dituzte. Zientzialari talde batek, gainera, emakumeak ibiltzen direnean ile-mototsa mugitzearen zergatia aztertu dute.
Erredakzioa
"Garrasizaleak isilarazteko makina" izan da anti-nobel sarietan garailea. 'Anti Nobel Corbis' golardoek zientzia aurkikuntza burugabeak saritzen dituzte.
Asmakizuna zientzialari japoniar batek egin dute. Asmakizunak sentsibilitate handiko mikrofono batekin eta bozgorailu batekin funtzionatzen du. Mikrofonoak garrasizaleak bidaltzen dituen uhinak jasotzen ditu eta bozgorailuak pertsona horrek esandakoa 0,2 segundoko atzerapenarekin errepikatzen du.
Adituek azaldu dutenez, errepikapen horrek adimena nahasi egiten du eta garrasizalea isilarazten du kalte fisikorik egin gabe.Asmakizunaren sortzaileek isiltasuna gorde behar den lekuetan erabili daitekeela azaldu dute (ospitaleak, liburutegiak...).
Beste asmakizun batzuk
Zientzialari talde batek, gainera, emakumeak ibiltzen direnean ile-mototsa mugitzearen zergatia aztertu dute.