Bitxikeriak -

Internet

Frantziako Bankua nahi gabe 'hackeatu' du, 123456 pasahitza erabilita

Poliziak bi urte behar izan ditu akusatua atxilotzeko, nahiz eta gizonak benetako helbidea erabili zuen Skypen.

Epailearen arabera, akusatuak ez zuen ezer txarrik egin. EITB.
Frantzia hacker | Hacker batek Frantziako Bankua hackeatu du
Epailearen arabera, akusatuak ez zuen ezer txarrik egin. EITB.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako epaitegi batek errugabetzat jo du, "123456" pasahitza erabilita, Frantziako Bankuko zerbitzari batean nahigabe sartu zen gizonezko bat. 2008. urtean langabezian zegoela, akusatua Skyperen bitartez tarifikazio osagarriko zenbakiak erabiltzen ari zen. Orduan, zoriz zenbaki bat sartu zuen eta honek klabe bat eskatu zion. Gizonezkoak "123456" pasahitza markatu zuen eta, nahigabe, Frantziako Bankuko zorren zerbitzuan sartu zen.

'Nahigabe'

Bankuak eraso informatikoa atzeman zuen eta gizonezkoaren aurkako salaketa aurkeztu zuen. Poliziak bi urte eman zituen gizonezkoa atxilotu arte, honek Skype programan benetako helbidea erabili bazuen ere. "Ziberdelituak egiteko ordenagailu zaharregia" zuela frogatu zuen gizonezkoak epaiketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea