Bitxikeriak -

Frantzian

Koloretako eztia egin dute erle batzuek, 'M&Ms' gozokien eraginez

20 erlauntzetako erleek goxokien fabrika bateko hondakin itsaskorra aurkitu dute. Orain, koloretako ezti hori pozoitua dagoen aztertuko dute, baina adituek ez jatea gomendatu dute.

Erlezain bat erlauntzetan lanean. Argazkia: EITB
Erlezain bat erlauntzetan lanean. Argazkia: EITB
Erlezain bat erlauntzetan lanean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Ribeauville komunako erlezainak aho zabalik geratu dira erleek azken asteetan ezti berdea, urdina eta txokolate kolorekoa egin dutelako. Bertoko egunkariek argitaratu dutenaren arabera, erlauntzetatik lau kilometrora dagoen lantegi batean, Mars etxeak "M&Ms" txokolateak egiten ditu, eta bertatik hartu omen dituzte erleek kolore bitxi hori duen eztia egiteko osagaiak.

20 erlauntzetako erleek goxokien fabrika bateko hondakin itsaskorra aurkitu omen dute.

Mars enpresaren zuzendariek azaldu dutenez, edukiontziak garbitu dituzte eta esparru itxi batean gordeko dituzte.

Orain, koloretako ezti hori pozoitua dagoen aztertu beharko dute. Bitartean, adituek koloretako ezti hori ez jatea gomendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea