Bitxikeriak -
Vietnameko gerrako beteranoa
Zakila galtzeagatik 10 milioi dolarreko kalte-ordainak eskatu ditu
Zakilean ebakuntza bat egin ostean, erizainak izotza jarri zion 19 orduz, eta ondorioz, izoztu egin zitzaion gangrena eraginez.
Erredakzioa
Michael D. Nash 61 urteko Vietnameko gerrako beterano batek zakila galdu zuen medikuen akats batengatik, eta 10 milioi dolarreko kalte-ordainak eskatu dizkio AEBtako Gobernuari.
Bere abokatuaren arabera, 2010eko urriaren 28an ospitalera joan zen inplante bat ezartzeko eta zirkunzisio bat egiteko asmoz. Ebakuntzaren ondoren, izotza jarri zioten zakilaren gainean mina gutxitzeko, baina bizpahiru orduz utzi beharrean, 19 orduz utzi zuten.
Ondorioz, zakila izoztu eta gangrena sortu zitzaion. Hori dela eta, zakilaren bost hazbeteko zati bat galdu zuen eta orain, pixa egin ahal izateko inplante bat jarri beharko diote.
"Gizontasuna lapurtzeaz gain, pixa egiteko ahalmena ere kendu diote", esan du abokatuak. Nashek hasiera batean epaitegietara joan gabe kalte-ordainak eskatzeko asmoa zuen arren, Beteranoen Gaietarako Sailak ukatu egin dio eskaera eta epaitegietara joatea erabaki du.