Bitxikeriak -
Aurkikuntza
Lurra baino handiagoa den diamantezko planeta bat aurkitu dute
Lurra baino bi aldiz handiagoa da "55 Cancri e" planeta eta Yale Unibertsitateko ikertzaileek atzeman dute.
Erredakzioa
Yale Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek grafitoz eta diamantez osaturiko planeta harritsu bat aurkitu dute, Lurra baino bi aldiz handiagoa.
"55 Cancri e" izena jarri diote, eta Eguzkiaren antzekoa den izar baten inguruan dabil, Cancer konstelazioan, Lurretik 40 argi-urtera, nahiko gertu, horregatik, erraz ikus dezakegu.
Planetak oso azkar ematen du bira, beraz, urteak 365 egun beharrean, 18 egun irauten ditu. Halaber, oso beroa da, zehazki, 2.148 gradu ditu.
Ez da diamantezko planeta bat atzeman duten lehen aldia, baina bai Eguzkia bezalako izar batean bueltaka dabilen lehena. Lehengo urtean atzeman zuten planeta lehen aldiz. Hasiera batean, uraren osaera kimiko antzekoa zuela uste zuten ikertzaileek, baina planetak urik ez duela ondorioztatu dute.
Masaren herena (Lurraren masaren hirukoitza) gutxienez, diamantea da.