Bitxikeriak -

Bidaiari ugarientzako erreia

Maniki batekin autoan, Bus-VAO erreietik zirkulatu ahal izateko

Errei horretatik gutxienez bi pertsona doazen ibilgailuak zirkula daitezkeenez, gidari batek maniki bat jarri du kopilotuaren eserlekuan.

Manikia benetako emakumezkoa izango balitz bezala jantzita zegoen. Argazkia: Guardia Zibila
Manikia benetako emakumezkoa izango balitz bezala jantzita zegoen. Argazkia: Guardia Zibila
Manikia benetako emakumezkoa izango balitz bezala jantzita zegoen. Argazkia: Guardia Zibila

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak errepideetako azken maula atzeman zuen joan den astean: gidari batek emakumezko baten manikia jarri zuen kopilotuaren eserlekuan, Bus-VAO erreietik (gutxienez bi pertsona) zirkulatu ahal izateko.

Institutu Armatuak azaldu duenez, joan den asteko asteartean jazo zen, 08:45ean, A-8 autobidean, Madrilerako noranzkoan.

Ordu horretan, guardia zibilek auto bat ikusi zuten aipatu erreietik zirkulatzen, eta kopilotuaren eserlekuan zihoan emakumezkoa horren geldirik egotea arraro iruditu zitzaizkien.

Horrenbestez, ibilgailua geldiarazi egin zuten, eta emakumezkoa maniki bat zela egiaztatu ahal izan zuten, ileordea, betaurrekoak eta guzti. Panpina jantzita zegoen eta segurtasun-uhala jarrita zeukan, benetako gizakia zela simulatzeko.

Ez argitasun baxuak, ez jende gehieneko ordua izateak, ezta manikia ondo egin izanak ere ez zuten lortu Guardia Zibilak manikia zela jakitea. Bere azal kolorea izan zen salatu zuena.

Coruñako autobidearen Bus-VAO erreietik gutxienez bi pertsona doazen ibilgailuak zirkula daitezke. Isuna 200 eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea