Bitxikeriak -

Obamari omenaldia

'Obama' eta 'Romney' bikiak jaio dira Kenian

Emakumeak bikiak izan ditu eta AEBetako hauteskundeen bi hautagai nagusien omenez, euren izenekin bataiatu ditu.

Emakumea bikiekin. Argazkia: actualidad.rt.com
Emakumea bikiekin. Argazkia: actualidad.rt.com
Emakumea bikiekin. Argazkia: actualidad.rt.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako hauteskundeetako zoramena munduko txoko guztietara iritsi da, eta Kenian, emakume batek Obama eta Romney izenez bataiatu ditu bere bikiak.

Millicent Owour 20 urteko emakumearen bikiak azaroaren 7an jaio ziren, Siayako ospitalean, Kenia hego-ekialdean. Handik kilometro gutxira, Kogelo herria dago. Obamaren aita jaio zen bertan eta egun, presidentearen 90 urteko senide bat bizi da, Sarah Obama.

Emakumeak kontatu duenez, ez du inoiz AEBetako presidente gisa lehen gizonezko beltza hautatu zuten eguna ahaztuko eta bere haurren jaiotzaren poza Obamari omenaldi eginez partekatu nahi izan duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea