Bitxikeriak -

Trilogia erotikoa

Nor izango da Christian Grey?

50 shades of Grey trilogiaren pelikulari buruzko bideo faltsuekin bete dute erabiltzaileek Sarea. Oraindik ez dute aktorea aukeratu, baina Interneten gustukoenen zerrenda egin dute.

Matt Bomer, Ian Somerhalder eta Henry Cavill aktoreak.
Matt Bomer, Ian Somerhalder eta Henry Cavill aktoreak.
Matt Bomer, Ian Somerhalder eta Henry Cavill aktoreak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

E. L. James idazlearen 50 shades of Grey trilogiaren filmari buruzko bideo faltsu mordoa argitaratu dute, Interneten. Oraindik ez dute aktorea aukeratu, baina Interneten Christian Grey izateko gustukoen dituztenen zerrenda egin dute.

Liburu erotiko horien arrakasta ikaragarria da eta pelikulako protagonistak izango diren aktoreak ezagutzeko irrika geroz eta handiagoa da. Liburuen jarraitzaileek, gainera, bideo ugari sortu dituzte eta dagoeneko proposamen ugari ikusi daitezke, Interneten.

Hala ere, oraindik ere ez dituzte aktoreak aukeratuko. Oraingoz, gidoilaria bakarrik hautatu dute eta, ekoizleek azaldu dutenez, aktoreak zeintzuk ez diren jakin aurretik filmaren zuzendaria zein den erabaki behar dute.

Oraingoz, erabiltzaileek Christian Grey izateko gustukoen dituzten aktoreen artean dira Matt Bomer, Ian Somerhalder edo Henry Cavill. Hala ere, zerrenda horretan agertu dira, besteak beste, Channing Tatum, Chris Hemsworth, Alex Pettyfer eta Chace Crawford ere.

Anastasia Steele protagonistarena egingo duen aktorearekin ez da hainbesteko eztabaidarik sortu. Hala ere, Nina Dobrev, Anne Hatthaway, Mila Kunis eta Alexis Bledel (gustukoenetako bat da) proposatu dituzte, Sarean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea