Bitxikeriak -
Erruduna dela onartu du
Kubako txoriak AEBetara poltsikoan eramateagatik atxilotu dute
20 urterainoko kartzela-zigorra jaso dezake, hurrengo hiru urteak, gainera, zaintzapeko askatasunean emango lituzke eta 250.000 dolarreko isuna ordaindu beharko luke.
Erredakzioa
Gizonezko bat Kubako16 txori AEBetara eramateagatik erruduna dela onartu du. Txoriak praken barruko aldean jositako poltsikoetan eta plastikozko zilindro batean zeramatzan ezkutatuta.
Alberto Diaz Gonzalez 76 urteko Miamiko bizilagunak Kubatik AEBetara fauna ezkutuan inportatzeagatik erruduna dela onartu du. Gizonak ez zuen txorien berri eman Aduanen eta Mugen Babeserako Zerbitzuan, Floridako Fiskaltza Federalaren arabera.
Joan Lenard epaileak akusatuaren adierazpena onartu du eta datorren urtean emango diote zigorraren berri.
20 urterainoko kartzela-zigorra jaso dezake; hurrengo hiru urteak, gainera, zaintzapeko askatasunean emango lituzke eta 250.000 dolarreko isuna ordaindu beharko luke.
Akusazioaren eta epaitegian egindako adierazpenen arabera, Diaz Gonzalez Miamiko nazioarteko aireportura iritsi zen urriaren 20an Habanatik, eta betetako txostenean animalirik ez zekarrela jarri zuen.
Melopyrrha nigra
Gerora egindako azterketan, agenteek Melopyrrha nigra txoriak antzeman zizkioten prakaren barruko aldean jositako poltsikoetan eta plastikozko zilindro batzuetan ezkutaturik zeramatzan.
Poliziak harrapatuta, Diaz Gonzalezek onartu egin zuen txoriak Kuban hartu zituela eta bere asmoa AEBetan saltzea zela.