Fagor -

Krisia Fagorren

Edesaren hartzekodunen konkurtsoa astelehenean aurkeztuko dute

Fagor Etxetresnaken jatorrizko enpresa (Fagor Etxetresnak Sozietate Kooperatiboa) eta Fagor Ireland filiala hartzekodunen konkurtsoan sartzeko eskaera egin du aste honetan Fagor Etxetresnakek.

Edesako langileak, manifestazioan. Argazkia: EiTB
Edesako langileak, manifestazioan. Argazkia: EiTB
Edesako langileak, manifestazioan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnakek datorren astelehenean aurkeztuko du azkenean Edesa Sozietate Kooperatiboa enpresaren hartzekodunen konkurtsoa, Fagor Etxetresnak Sozietate Kooperatiboaren Kontseilu Errektoreak Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntza onartuko ez zuela erabaki ostean.

Etxetresnen fabrikatzailea hartzekodunen aurrekonkurtsoan dago urriaren 16tik, asteazkenean jatorrizko sozietatearen eta Fagor Ireland filialaren hartzekodunen konkurtsoak erregistratu ondoren Donostiako epaitegi batean. Egoera berean daude Mastercook Poloniako filiala eta Fagor Brandt, Frantziakoa.

Gainerako filialen konkurtsoak hurrengo egunetan aurkeztuko zituela iragarri zuen kooperatibak. Edesaren hartzekodunen konkurtsoa datorren astelehenean aurkeztuko duela iragarri du jada Fagor Etxetresnakek.

Astelehenean erabaki zuen Kontseilu Errektoreak Bizkaiko Foru Aldundiak eskaini zuen hiru milioi euroko laguntza ez onartzea eta Edesa ere hartzekodunen konkurtsoan sartzea.

Asteartean jakinarazi zieten Basauriko 200 langileei Edesarentzat ere hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea