Fagor -

Fagor Etxetresnak

Pastor, Fagorri buruz: 'Urkulluri lidergo apur bat falta izan zaio'

Bozeramaile sozialistaren aburuz, auzi honetan "kudeaketa txarra" egin dutela ematen du, "pentsaezina delako  Fagorren arazoa bat-batean sortu izana".

Jose Antonio Pastor
Jose Antonio Pastor
Jose Antonio Pastor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen iritzian, Iñigo Urkullu lehendakariari "lidergo apur bat falta izan zaio" Fagor Etxetresnaken auzian. Izan ere, haren aburuz, lehendakaria "apur bat alde batera jarri da egoerak ahalik eta gutxien eragin diezaion".

Herri Irratian eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, auzi honetan "kudeaketa txarra" egin dutela ematen du "pentsaezina delako  Fagorren arazoa bat-batean sortu izana". "Fagorreko zuzendaritzak ekonomiaren eta taldearen egoera jarraitu behar izan du", erantsi du.

Ingurumaria honetan, gauza "bitxiak" gertatu direla azpimarratu du Pastorrek: "Jaurlaritzak ez du Fagorren kontrako bere haserrea disimulatu eta adierazpen gogorrak egin ditu".

Zenbait egoera "kontraesankor" ere izan dira, betiere Pastorren hitzetan. "Bilbao jauna Edesako lantegiaren atean Mesias salbatzailea bailitzan agertu zen, modu arinean, Edesa salbatu duela iragarriz eta, era berean, lehendakaria albo batera jarri zen Jaurlaritzak banketxe lanak egingo ez zituela esanez".

"Ematen du bi gauzak ezin direla batera egin; bermea ipintzea hain erraza bazen, apur bat gehiagorekin, taldea salbatuko litzateke, baina hori ez da hala", agertu du buruzagi sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea