Fagor -

Krisia Fagorren

1.200 langilek lanean jarraituko dute; 900 langabezian geratuko dira

Lan sailburuak Eusko Legebiltzarreko Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako batzordean agerraldia egin du, Fagorren itxieraren inguruan azalpenak emateko.

Juan Maria Aburto Lan sailburua. Argazkia: EFE
Juan Maria Aburto Lan sailburua. Argazkia: EFE
Juan Maria Aburto Lan sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Lan sailburuaren hitzetan, Fagor Etxetresnakeko 2.093 langileetatik 1.200 inguruk lanean jarraituko dute eta ia 900 langabezian geratuko dira.

Aburtok Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako batzordean agerraldia egin du gaur, Fagorren itxieraren aurrean Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa azaltzeko.

Sailburuak azaldu duenez, Fagorren hartzekodunen konkurtsoa EAEko langabezian izaten ari den eragina zehazteko ikerketa oraindik ez du amaitu Gasteizko Exekutiboak, baina egoerari buruz datu gehiago eman ditu.

Horrela, 2.093 kaltedun daudela zehaztu du Aburtok: Lagun Aroko erregimenaren 1.603 bazkide, Gizarte Segurantzako erregimenaren 208 eta 282 langile kontratatu.

2013an 400 bazkide Mondragon taldeko beste kooperatiba batzuetan lanean hasi dira eta aurten beste 400ekin gauza bera egitea espero dute. Urritasunen bat zuten bederatzi lagun lanik gabe geratu dira bazkide kooperatibistak berriz kokatzeko. Horrekin "ados ez" dagoela esan du Aburtok.

300 aurrejubilazio izan dira eta 400 langilek gaur egun duten funtzioetan jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea