cerrar buscador

16:08

Fagor

Edesa

Edesa ixteko erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio Diputazioak Catari

Erredakzioa

Gainera, hartutako jarduera eta enplegu konpromisoak beteko dituen egitasmo serio eta irmoa aurkezteko eskaera egin dio.

  • Basauriko Edesa lantegiko langileen protesta ekitaldia. Artxiboko irudia: EFE

    Basauriko Edesa lantegiko langileen protesta ekitaldia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Edesaren Basauriko lantegia 2015 amaieran ixteko erabakia berriz pentsatzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiak CNA taldeari, eta hartutako jarduera eta enplegu konpromisoak beteko dituen egitasmo serio eta irmoa aurkezteko eskaria ere egin dio.

Bizkaiko Diputazioak ohar bat kaleratu du, atzo, CNA taldeak Edesaren Basauriko lantegiaren ekoizpena aldi baterako abian jartzea iragarri ondoren. Izan ere, 2015eko lehen hiruhilekoan berriz abiatuko du ekoizpena, baina urte amaieran ekoizpena EAEko beste lantegi batera eramango du.

Diputazioko ordezkariek azaldu dutenez, Fagor Etxetresnak erosi zuen CNA Group taldea ez da Foru Aldundiarekin harremanetan jarri irailaren 16ko bileraz geroztik. Gainera, Edesa-Basauri lantegia behin-behinean irekitzeko industria planaren berririk ez duela azpimarratu du.

"Bizkaiko Foru Aldundiaren iritziz, posible da Basauriko lantegiarentzat industria-plan eta enplegu-plan serio, irmo, jasangarri eta iraunkorrak egitea. Azpimarratu duenez, Diputazioak, eskualdeko udalekin eta alderdi politikoekin elkarlanean, prozesu luze eta gogor batean parte hartu Edesako industria jarduera eta enplegua defendatzeko eta bultzatzeko", azaldu du.

Bestalde, Basauriko lantegia ixteko erabakia Fagorrek, lehenik, eta CNA Group taldeak, gero, hartutako erabakia dela nabarmendu du Diputazioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena