Krisi Ekonomikoa -
Krisia eurogunean
Van Rompuy: 'Krisiarekin amaitzeko 2012ak inflexio-puntua ezarri du'
Europako Batzordeko presidentearen iritziz, "bankuen zaintzarako" akordioa aurrerapauso handia izan da.
Erredakzioa
Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearen iritziz, euroguneko krisitik ateratzeko "2012ak inflexio-puntua ezarri du", erakundeko webgunean argitaratu duen bideo batean esan duenez.
"Urte amaieran gaude eta hausnarketa egin behar da. 2012. urtea zaila izan da, baina inflexio-puntua ezarri du euroguneko krisitik ateratzeko eta hazkundera bueltatzeko", adierazi du.
Urte hasieraren eta amaieraren arteko "kontrastea" azpimarratu du, "askok euroaren kolapsoa iragarri baitzuten eta ez da horrelakorik gertatu", esan du.
Europako buruzagiek "bankuak zaintzeko" lorturiko akordioa goraipatu du, eta "orain hamarkada bat horrelako tresnak izan bagenitu, egungo arazoak ekidingo genituzke", adierazi du. Ildo honetan, aurrerapauso handia dela uste du, "baina jarraitu egin behar dugu".
Halaber, "euroguneko 17 herrialdeen batasuna" azpimarratu du Europako Batzordeko presidenteak.