Krisi Ekonomikoa -
Espainiako datuak
Familien zorra hazi egin da, lau hilabetez behera egin ostean
Espainiako Bankuak argitaratu berri dituen behin behineko datuen arabera, etxebizitza ez den beste produktu batzuk erosteko eskatutako maileguak ugaritu egin dira.
Erredakzioa
Espainiako familiek finantza erakundeekin zuten zorra hazi egin zen azaroan, 840.792 milioi euroraino, lau hilabetez behera egin ostean.
Espainiako Bankuak argitaratu berri dituen behin behineko datuen arabera, etxebizitza ez den beste produktu batzuk erosteko eskatutako mailegu kopurua hazi egin da, % 2,4 hain zuzen ere. Etxebizitzak erosteko maileguen kasuan, % 0,3ko beherakada izan zuen mailegu kopuruak.
Enpresen zorraren kasuan, ordea, azken hilabeteetako beheranzko joerari eutsi zion eta 1.203 milioi eurotik 1.198 milioi eurora jaitsi zen zorra.