Krisi Ekonomikoa -
Aireportuaren defentsan
Madrilera eraman dute protesta Forondako aireportuko langileek
Langileen eta zuzendaritzaren artean elkarrizketak egon direla esan dute, baina "AENAk ez du negoziatu nahi", horien ustez.
Erredakzioa
Forondako aireportuko (Gasteiz) langileek protesta egin dute Madrilen, Sustapen Ministerioaren aurrean. Aireportuaren aldeko elkarretaratzea egin dute AENAk ezarri duen lan-erregulazioko txostena errefusatuz.
Indarrean sartuz gero, 94 langile gutxiago egongo dira bertan lanean, hau da, 26 langileko aireportua izango da eta egunean 12 orduz egongo da irekita, gaueko txandan, astelehenetik ostiralera.
Rafael Fernandez de Rotana Forondako mantentze-laneko teknikariak azaldu duenez, kaleratzeekin "segurtasuna eta kalitatea murriztuko da".
Langileen eta zuzendaritzaren artean elkarrizketak egon direla esan du Fernandezek, baina "AENAk ez du negoziatu nahi", horien ustez. Horregatik, Ana Pastor Sustapen ministroari, Jose Manuel Vargas AENAko presidenteari eta Javier Marin Aireportuetako zuzendari orokorrari zuzendutako eskutitz bat eramatera joan dira Madrilera.