Krisi Ekonomikoa -

Merkatuak

Arrisku-sariak behera egin du berriz, eta 331 puntuan itxi du astea

21 puntu jaitsi eta 2012ko martxoko mailan jokatu da berriz aste honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako arrisku-saria 3 puntu jaitsi da ostiral honetan, eta 331 puntuan itxi du astea, ostegunean Altxorrak izandako arrakastaren ondoren.

Hamar urtera begira eskainitako Espainiako bonuaren errentagarritasuna % 4,857an kokatu da gaur, aurreko eguneko % 4,871aren aldean.

Bestalde, erreferentzia gisa erabiltzen den Alemaniako bonuak gora egin du berriz, eta horrek eragin du euroguneko hainbat herrialdetan arrisku-sariek behera egitea.

Astean zehar, 21 puntu egin du behera Espainiako arrisku-sariak, eta 2012ko martxoko mailan jokatu da berriz ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea