Krisi Ekonomikoa -
Euskal enpresariak
'Neurriak hartuz gero, 2013aren amaieran etorkizuna argiago izango da'
Independentziaren aldeko mugimenduei dagokienez, euskal enpresarien presidenteak esan du "mugak jartzea ekonomia murriztea" dakarrela.
Erredakzioa
Miguel Angel Lujua Euskadiko patronaleko presidenteak onartu egin du krisiaren amaieraei begira aurreikuspenak egiteko garaian "guztiok huts nabarmena egin dugula". Hala ere, itxaropentsu agertu da "beharrezkoak diren neurriak hartuz gero", urte bukaeran "etorkizuna garbiago" ikusiko dugula.
Baina bidean aurrera egiteko, gizarte mailako akordio handia lortu behar da, Lujuaren iritziz. "Enpresak itxi behar izan dituzten enpresariak eta lana galdu duten langileek patronalaren, erakundeen, alderdi politikoen eta sindikatuen arteko akordio handia behar dute" krisia gainditzeko.
Confebaskeko presidentearen arabera, "krisiak urte batzuk iraungo ditu eta premiazko akordioa behar dugu gauden lekutik ateratzeko konfiantza eta animoak izateko".
Independentzia
Bestalde, eta independentziaren aldeko mugimenduei dagokienez, Lujuak ezpimarratu egin du "mugak jartzea ekonomia murriztea" dela.
"Guk justu kontrakoa pentsatzen dugu: mundu osoan lehiatu behar dugula, baina erabakiak Euskadin hartuta (...) munduari begira gaude, muga eta oztoporik gabe. Mundua da elkarrekin bizi, lehiatu eta borrokan egin behar dugun merkatua".