Krisi Ekonomikoa -

EAE-ko administrazio publikoa

Aldi bateko langileek itzuli egin beharko dute abenduko ordainsaria

Lehendakariaren esanetan, Hezkuntza eta Osasun sailak kudeaketak egiten ari dira, beren aldi bateko langileei ordainsaria itzularaztea saihesteko.

Abenduko ordainsaria kentzeko erabakiaren aurkako protesta bat. EFE
Abenduko ordainsaria kentzeko erabakiaren aurkako protesta bat. EFE
Abenduko ordainsaria kentzeko erabakiaren aurkako protesta bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak Eusko Jaurlaritzari abenduko aparteko ordainsaria ematea galarazi baino lehen kontratua bukatu zitzaien eta ordainsaria jaso zuten aldi bateko langileek itzuli egin beharko dute, Gasteizko Gobernutik azaldu dutenez.

Abenduaren 11n, Konstituzionalak eragotzi egin zion Jaurlaritzari bere funtzionarioei abenduko ordainsaria ematea. Dena dela, egun horretarako kontratua bukatuta zuten aldi bateko langileek jaso egin zuten. Orain, beraz, itzuli egin beharko dute.

Jaurlaritzak "argi" dauka aldi bateko funtzionarioek itzuli egin behar dutela ordainsaria, eta, orain, dirua berreskuratzeko moduak aztertzen ari da.

Hain zuzen ere, Jaurlaritza soldata "negatiboak" ez emateko moduak aztertzen ari da. Izan ere, hala egin izango balute, EAEko Administrazio Publikora itzuliko liratekeen langileak kobratuko gabe egongo lirateke zorra kitatu arte.

Azkenean Konstituzionala Espainiako Gobernuaren helegitearen aurka agertuko balitz, Jaurlaritzak 2012ko abenduko ordainsaria eman egingo luke.

Lehendakariaren adierazpenak

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Hezkuntza eta Osasun sailak kudeaketak egiten ari dira, beren aldi bateko langileek ordainsaria itzultzea saihesteko.

"Lehen egunetik ari gara hori kudeatzen. Jakin izan genuen litekeena zela arazo hau izatea, eta bi sailak kudeaketak egiten ari dira, neurri hori [aldi bateko langileei ordainsaria itzularaztea] ez gauzatzeko", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea