Krisi Ekonomikoa -
KPI
Prezioak egonkortu egin dira, baina % 2,7 garestitu dira 2011tik
Horixe da EAEri eta Nafarroari dagokien datua. Estatuan, berriz, % 2,9ko inflazioa izan da urtebeteren buruan.
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) ez du gorabeherarik izan abenduan EAEn eta Nafarroan, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa % 2,7an geratu du, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Aisia eta kultura izan dira prezioak gehien garestitu dituztenak, % 2,4 hain zuzen ere; baina Arropa eta Oinetakoen sektorean % 3ko beherakada izan da.
Urte arteko datuei dagokienez, sektore guztietan garestitu dira prezioak, Garraioan eta Hotel, kafetegi eta jatetxeetan izan ezik. Horietan % 0,1eko eta % 0,2ko merkatzeak izan dira hurrenez hurren.
Estatu osoan, berriz, urte arteko inflazioa % 2,9koa izan da, nahiz eta abenduan aldaketarik ez izan.