Krisi Ekonomikoa -
Lan gatazka
Renaultek eta Nissanek Gasteizen dituzten kontzesionarioak, greban
Astebeteko greba egingo dute, ostegun honetan hasita, kaleratzeen aurka protesta egiteko.
Erredakzioa
Renault eta Nissan konpainiek Gasteizen dituzten kontzesionarioetako langileek astebeteko greba abiatuko dute ostegun honetan, hiru soldata kobratu gabe dituztela eta 37 langileri (guztira 103 dira) eragingo dien enplegu erregulazioko espedientea salatzeko.
Sindikatuek azaldu dutenez, greba hasi arte langileek ibilgailuen erakustokian egingo dute protesta, 18:00etatik 20:30era. Baliteke itxialdi horiek ostegunetik aurrera ere jarraitzea; asanblean erabakiko dute.
Langileek gatazka konpontzeko "pausoak" ematea eskatzen diete euren zuzendaritzei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea