Krisi Ekonomikoa -
2013. urtean
Munduan lanik gabe dauden lagunen kopurua 202 milioira iritsiko da
Ziurgabetasuna eragitea leporatu die Nazioarteko Lan Erakundeak agintariei eta marjina fiskala duten herrialdeei eragile ekonomiko gisa jokatzeko eskatu die.
Erredakzioa
Munduan lanik gabe dauden lagunen kopurua igo egingo da berriro 2013an, aurten 5,1 milioi pertsona geratuko baitira lanik gabe, aurreikuspenen arabera. Ondorioz, 202 milioi pertsona baino gehiago egongo dira langabezian urte bukaeran, Nazioarteko Lan Erakundeak ohartarazi duenez.
Langabezia areagotzeaz gain, "gehienetan enpleguaren kalitateak txarrera egin du eta pobreziaren mugan bizi diren langileen kopurua hazi egin da", erakunde horren esanetan.
Ildo honetan, Nazioarteko Lan Erakundearen txostenaren egileek moneta politiken eta zerga politiken arteko koherentzia eza nabarmendu dute. Euroguneko herrialdeen zorraren arazoek mundu mailako ikuspegian ziurgabetasuna eragin dutela gaineratu dute.