Krisi Ekonomikoa -

Ekimen pribatua

Eraikuntzako enpresak batu dira Gasteizen intrusismoari aurre egiteko

12 dira guztira, eta eraikuntza sektoreko enpresen eta profesionalen izena garbitu nahi dute.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikuntza sektoreko 12 enpresa elkartu dira Gasteizen eta Kontrola enpresa elkartea sortu dute, sektoreko intrusismoari aurre egiteko. Horien arabera, krisi ekonomikoaren eraginez geroz eta gehiago dira profesionalak izan gabe sektore horretan lan egiten duten pertsonak.

Teodoro Cid Kontrolako presidenteak aurkeztu du enpresa elkartea kazetarien aurrean, eta horren helburu nagusiak azaldu ditu: eraikuntza sektoreko enpresen eta profesionalen izena garbitzea eta jardunbide egokien kodearen arabera lan egitea.

Intrusismoa eta lehia desleiala geroz eta nabarmenagoak dira eraikuntza sektorean, eta horien kontra borrokatu nahi dute, Javier Santos elkarteko presidenteordearen arabera.

Aitor Martinez Kontrolako idazkariak azaldu duenez, gida bat egingo dute, laburra eta ulerterraza, etxebizitza komunitateetako administratzaileek dituzten konpromisoak jasoko dituena.

Kontrola elkartea 12 enpresak osatzen dute: Aimar aroztegia, BigMat Apaolaza, Aluvitel, Cromar pinturak, Impercantabrico, Innowall, Invitec, Jolma Tailer Elektrikoak, Quintana Sakon Tailerrak, Mesanza Arkitektura eta Zaymo estaldurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea