Krisi Ekonomikoa -

%89,8ko babesarekin

'Txiki' Muñoz: 'ELA ez da Euskadiko elkarrizketa sozialean izango'

ELAko idazkari nagusi izendatu berriro botoen % 89,8ko babesarekin, eta lau urteko bigarren agintaldiari egin beharko dio aurrea.

Adolfo Muñoz 'Txiki' ELAko idazkari nagusia. EFE
Adolfo Muñoz 'Txiki' ELAko idazkari nagusia
'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusi izendatu dute berriro

0:57

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusi izendatu dute berriro ostegun honetan. Muñozek patronalaren eta Gobernuaren arteko "egiturazko ulermena" kritikatu du eta sindikatua ez dela elkarrizketa sozialean izango Euskdin azaldu du.

"Txiki" Muñozek esan du patronala poztu egin dela Iñigo Urkulluk (EAJ) zuzendutako Eusko Jaurlaritzarekin duen "harreman onaz".

"Posible da Lopezekin baino harreman hobeagoa izatea?" galdegin du, PSE-EEko lehendakari ohia aipatuz.

Patronalaren eta Gobernuaren arteko "ulermen" horri "elkarrizketa soziala deitu nahi" zaiola kritikatu du, eta ELA ez dela joango nabarmendu du "antzerkitzat" jo duen horretara.

"Txiki" Muñozek langileak "konplexurik gabe" antolatzera deitu ditu, "indartsuak izatera" hau "klase arteko borroka" delako, kapitalismoa "basapiztia" den uneotan eta "politikak bakarrik uzten gaituen honetan".

Idazkari nagusi izendatu dute berriro, % 89,8ko babesarekin

Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusiak ostegun honetatik aurrera lau urteko bigarren agintaldiari aurre egingo dio sindikatuaren buru izanez, berriro hautatu dutelako kargu bera izateko ordezkarien % 89,81ren babesarekin, sindikatuaren XIII. Kongresuan.

2008an sindikatuak egin zuen kongresuan lortutako babesa (% 91) baino zertxobait baxuagoarekin hautatu dute "Txiki" Muñoz.

Bere taldearen hautagaitzak 635 boto izan ditu alde (% 89,81), 50 kontra (% 7,07), 21 boto zuri (% 2,9) izan dira eta batek ez du baliorik izan.

"Txiki" Muñoz izaera jarraitzaileko taldearen buru izango da, azken lau urteotan sindikatua zuzendu zuten pertsonetan aldaketarik egin gabe.

Berritasuna erantzukizun berriko gune bat sortzea izango da: "langabezia", egungo krisiari eta langabezia maila altuari erantzuna emateko.

Gune horretako erantzukizuna Leire Txakartegik izango du, eta, horrez gain, genero-berdintasunaren, gazteen, lan-osasunaren eta immigrazioaren politikak zuzenduko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea