Krisi Ekonomikoa -

Ministroen Kontseilua

Rajoyren Gobernuak 400 euroko laguntza luzatu du 'ahulenei' babesteko

Langabezia tasa % 20tik jaitsi arte izango da indarrean, Mariano Rajoyren esanetan.

Soraya Saenz de Santamaria eta Fatima Bañez.Argazkia. EFE
Soraya Saenz de Santamaria eta Fatima Bañez.
Soraya Saenz de Santamaria eta Fatima Bañez.Argazkia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro Kontseiluak Prepara planaren luzapen berri bat onartu du ostiral honetan, beste diru-laguntzarik ez duten langabeentzat 450 euro ematen diren laguntzaren luzapena, hain zuzen ere. Halaber, neurri hori langabezia-tasa % 20tik jaitsi arte izango da.

Luzapenaren berri emateko, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak eta Fatima Bañez Lan ministroak hitz egin dute kazetarien aurrean. Lege-dekretu bidez hartu dute erabakia, presidenteordearen arabera, eta horrela ez dute, orain arte bezala, sei hilabetero Prepara plana luzatzen ibili beharko.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren azken datuak atera eta hurrengo egunean gauzatu du luzapena Espainiako Gobernuak. Azken datuen arabera, 2012. urtearen amaieran 5.965.400 langabe zeuden Espainian.

Fatima Bañez Lan ministroak adierazi duenez, Mariano Rajoyk 'ahulenekin' duen konpromisoaren erakusgarri da diru-laguntzen luzapena. Eragile sozialek Prepara planak jarraikortasuna izatea eskatu zuten, eta eskari hori gauzatu egin da Fatima Bañezen arabera. Gaineratu duenez, luzapenaren baldintzak abuztukoaren berdinak dira.

Bestalde, kazetarien aurreko agerraldia aprobetxatu du lan-erreforma babesteko. Horren hitzetan, lan-erreformari esker enplegu galera geldiarazi da.

PIVE planaren luzapena iragarri du

Halaber, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak PIVE planaren luzapena iragarri du, 150 milioi eurorekin, ibilgailu berriak erostea errazteko, eta, laster, beste plan bat onartuko dutela azaldu du, ibilgailu komertzialen parkea berriztatzeko.

Rajoyk PIVE plaren garrantzia nabarmendu du, eta horren luzapena 150 milioi eurorekin egingo dela gaineratu du, aurrekoaren bikoitza.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea