Krisi Ekonomikoa -
Espainia, nazioarteko prentsan
Espainiaren egoera 'jasanezina' dela uste du CNNk
Espainiaren egoera "oso, oso, oso txarra" dela nabarmendu du AEBetako telebista kateak.
Erredakzioa
Nazioarteko hedabideek ez dute begia kentzen Espainiatik eta horren langabezia datu neurrigabeetatik. Horri buruz erreportajea egin duen azkena CNN izan da.
Langabezia tasa 6 milioi langabeetatik gertu dagoela jakin eta gero, Espainiaren egoera "jasanezina" dela adierazi du telebista kate estatubatuarrak.
"Noraino iritsiko da egoera? Hori ez daki inork, baina egoera, oso, oso, oso txarra da aurten", berretsi du hedabideak.
AEBetan eskandalutzat jotzen dute langabezia tasa % 10era iristea. Horrenbestez, Espainian % 26koa izateari drama deritzote.
CNNk gazte espainiarrak ere aipatu ditu erreportajean: "Gazte prestatuenak beste herrialde batzuetara joaten ari dira, lan bila".
Halaber, gazte horien senideak pentsiodunek mantentzen dituztela adierazi du.
Iazko irailean, The New York Times egunkari ospetsuak Espainiaren egoerari buruzko argazki-galeria bat publikatu zuen, eta oihartzun handia izan zuen, irudioetan espainiarrak zaborrontzietan elikagaiak bilatzen agertzen zirelako.