Krisi Ekonomikoa -

Fakturazioa, behera

Bizkaiko enpresa familiarren % 49k langileak kaleratu zituen 2012an

Gainera, enpresen % 70k fakturazioa murriztu zuen. Hala ere, Euskal Enpresa Familiarraren Foroaren esanetan, enpresa hauek "egoerari eusteko gaitasun handiagoa dute".

Bizkaiko enpresa familiarren % 49k langileak kaleratu zituen iaz. Argazkia: EITB
Bizkaiko enpresa familiarren % 49k langileak kaleratu zituen iaz. Argazkia: EITB
Bizkaiko enpresa familiarren % 49k langileak kaleratu zituen iaz. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko enpresa familiarren % 49k langileak kaleratu zituen 202an, eta hauen % 70k fakturazioa murriztu zuen iaz, Luis Siles Bizkaiko Ganberako Euskal Enpresa Familiarraren Foroaren koordinatzaileak adierazi duenez.

Mozkinen murrizketa hori enpresa txiki eta ertainek, bereziki, pairatu zuten. Enpresa handiek, berriz, gutxiago pairatu zuten murrizketa hura.

Urterik txarrena

Silesek azaldu duenez, 2012 "urterik txarrena izan da enpresa familiarrentzat". 2010ean, familia-enpresen % 36k gutxitu zuen fakturazioa; 2011an, % 45k; eta 2012an, ostera, % 68k. Krisiak ere eragina izan zuen enpleguan. Horrela, Bizkaiko familia-enpresen % 49k langileak kaleratu zituen iaz. 2011an, enpresen % 47k kaleratu zituen langileak, eta 2010ean, ordea, % 38k.

Gaitasun handiagoa

Hala ere, Silesek azpimarratu duenez, enpresa mota hauek itxiera eta kaleratzeak ekiditeko "gaitasun handiagoa dute". Luis Silesen esanetan, "krisiaren hasierako bultzadei hobeto egin zioten aurre, baina hori agortzera doaz, datozen urteetan susperraldi ekonomikorik ematen ez bada".

"Oparoaldi garaietan zuhurtziaz aritu zirenez, zergarik gabeko kontuak dituzte enpresa mota hauek", azaldu du.

2013rako aurreikuspenak enpresaren tamainaren araberakoak dira. Silesen arabera, 100 langiletik gorako enpresek "hobera egingo dute, hobekuntza txikia izango bada ere". Enpresa ertain eta txikiei dagokionez, 2013 "egonkortasuna berreskuratzeko urtea" izango dela dio Silesek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea