Krisi Ekonomikoa -

Otsailaren 15etik aurrera

Iberiako sindikatuak bost greba egun deitzea ari dira aztertzen

Langileen eta zuzendaritzaren artean enpresaren berregituraketa adosteko negoziazioek porrot egin dute.

Iberiako sindikatuak bost greba egun deitzea ari dira aztertzen. Argazkia: Efe
Iberiako sindikatuak bost greba egun deitzea ari dira aztertzen.
Iberiako sindikatuak bost greba egun deitzea ari dira aztertzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako lurreko eta kabinako tripulazioko langileen sindikatuek "gutxienez bost greba egun" deitzea ari dira aztertzen, enpresaren berregituraketa adosteko zuzendaritzarekin hasi zituzten negoziazioek porrot egin ostean. Greba otsailaren 15etik aurrera izango litzateke.

IAGk (Iberia eta British Airwaysen arteko bat-egitea) akordio batera iristeko eman zuen epea amaitu zenean, atzo, CCOO, UGT, USO, CTA Vuelo, Sitcpla eta Asetma sindikatuek bertan behera utzi zituzten negoziazioak. Konpainiaren azken proposamena "xantaia" zela argudiatuta eten zituzten negoziazioak.

Sei sindikatuek agiri batean azaldu dutenez, "konfrontazioa" da "irtenbide bakarra", eta SIMA arbitraia erakundera joko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea