Krisi Ekonomikoa -

Protesta ekitaldia

Greba orokorra deitu dute Sakanan otsailaren 28rako

Eskualdeak bizi duen egoera larria salatu nahi dute deitzaileek; izan ere, lau urtean hirukoiztu egin da langabezia-tasa.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greba orokorra deitu dute otsailaren 28rako Sakanan. Gaur erregistratu dute greba deialdia Nafarroako Gobernuan eskualdeko hainbat sindikatuk, eragile sozialek, alderdi politikok eta erakundek. Deitzaileek eskualdeak bizi duen egoera ekonomiko larria salatu nahi dute.

Lau urtean hirukoiztu egin da langabeen kopurua, eta 1.800 lanpostu galdu dira.

LAB, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuek bultzatu dute greba deialdia, "Sakana ez da itxiko, UPN etorkizuna lapurtzen" lelopean.

Greba deialdiarekin bat egin dute eskualdeko Bildu, Geroa Bai, Ezker Batua eta PSN alderdietako hainbat ordezkarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea