Krisi Ekonomikoa -
Arratsaldean
Urkullu UGTrekin eta LABekin bilduko da, bilera-sortarekin jarraitzeko
LABek "bide propioa" garatzeko eskatuko dio lehendakariari, bai ekonomia bai enplegu alorretan.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria UGT eta LAB sindikatuetako ordezkariekin bilduko da gaur, Eusko Jaurlaritzaren buruak hasitako bilera-sortaren baitan, eragile sozioekonomikoekin egiten ari den bilerekin jarraitzeko.
Astelehenean hasi zen eragile sozioekonomikoekin biltzen, izan ere, Mario Fernandez Kutxabanken presidentea eta Txomin Garcia Euskadiko Kutxakoa hartu zituen.
Damaso Casado UGT-Euskadiren idazkari nagusia 17:30ean hartuko du Lehendakaritzan, eta ondoren, 18:30 aldera, Ainhoa Etxaide LABen ordezkariaren txanda izango da.
LABek "bide propioa" garatzeko eskatuko dio lehendakariari, bai ekonomia bai enplegu alorretan, "Legebiltzarrean erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoa inoiz baino handiagoa delako".