Krisi Ekonomikoa -
Enplegu foroa
'Botila erdi hutsik dago, baina elkarrekin betetzea lortuko dugu'
Iñigo Urkullu lehendakariak Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Teknologia Campusaren Enplegu Foroa inauguratu du Donostian, Felipe printzearekin batera.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Felipe printzeak Tecnun Ingeniaritza Eskolako XX. Enplegu Foroa inauguratu dute asteazken honetan Donostian, eta enplegu bila dauden ingeniari berriei berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde egiteko deia egin diete.
Lehendakariak ''konfiantza mezua'' helarazi die, aurretik ere hau bezalako egoerak gainditu direlako. ''Botila erdi hutsik dago baina elkarrekin betetzea lortuko dugu'', esan du Iñigo Urkulluk.
Felipe printzeak, berriz, ''berrikuntzarako gaitasunaren garrantzia'' azpimarratu du. ''Ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu argia eginez bakarrik izan gaitezke benetan lehiakor gero eta globalagoa den merkatu honetan'', esan du.
500 ikasle
Nafarroako Unibertsitateak Donostian duen ingeniaritza eskolak antolatu du enplegu foroa, eta ikasketak bukatzear dauden gazteei lan eskaintzak egitea du hitzorduak helburu. 500 ikasle inguru dira, 21 eta 22 urtekoak. Iaz 360 lan eskaintza izan ziren.