Krisi Ekonomikoa -

Osasuna eta hezkuntza

Rajoyren murrizketen aurkako helegitea onartu du Konstituzionalak

Horrenbestez, Auzitegia Jaurlaritzak osasuneko eta hezkuntzako murrizketen aurka jarritako helegitea izapidetzen hasiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako eta Kanariar Uharteetako gobernuek Espainiako Gobernuak osasun eta hezkuntza arloetan egindako murrizketen aurka jarritako helegiteak izapidetzea onartu du gaur Auzitegi Konstituzionalak.

Oro har, murrizketak Konstituzioaren aurkakoak direla eta hainbat eskuduntza autonomiko urratzen dituztela argudiatu dute helegiteotan.

Hezkuntzako murrizketak iazko apirilean onartu zituen Mariano Rajoyren Gobernuak. Besteak beste, ikasgeletako ikasle kopurua % 20 handitzea eta unibertsitateetako tasak garestitzea onartu zuen.

Osasun arloan, sendagaien koordainketa eta agiririk gabeko etorkinei osasun txartela kentzea onartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea