Krisi Ekonomikoa -
Gobernuaren plana
Egiptoko piramideak, alokairuan?
Egiptoko Gobernua hainbat monumentu alokairuan jartzea aztertzen ari da, krisi ekonomikoa gainditzeko.
Erredakzioa
Egiptoko Gobernua piramideak eta beste hainbat monumentu eta turismogune alokairuan jartzea aztertzen ari da, zor arazoei aurre egin eta ekonomia sustatzeko, Al Arabiya telebista kateak jakinarazi duenez.
Kairoko Exekutiboaren ustez, horrela 200.000 milioi dolar (153.938 milioi euro) lortuko lituzke.
Alokairuan jarriko lituzketen monumentuen artean Gizako piramideak, Esfinge Handia eta Abu Simbeleko eta Luxorreko tenpluak daude.
Adel Abdel Sattar Antigoaletako Kontseilu Gorenaren idazkari nagusiak baieztatu egin du, OnTv telebista katean eskainitako elkarrizketa batean, Gobernuak proposamen hori egin duela.
Hainbat informazioren arabera, Qatar izan liteke piramideak alokatu nahi duenetako bat, baina Abdel Sattarrek ukatu egin du.
Herritarrak eta Abdel Sattar bera planaren aurka agertu dira, baina baliteke Gobernuak gauzatu egin behar izatea, krisi ekonomikoa gainditzeko.