Krisi Ekonomikoa -
35 orduen amaiera
Sordok funtzio publikoaren mahaia 'suntsitzea' leporatu dio Urkulluri
CCOO-Euskadiren idazkari nagusiaren ustez, Eusko Jaurlaritzak "negoziaziorik gabeko agertokia bilatu du".
Erredakzioa
Unai Sordo CCOO-Euskadiren idazkari nagusiak "gatazkak" iragarri ditu euskal funtzionarioen sektorean Eusko Jaurlaritzak lanaldia luzatzea erabaki ostean. Gainera, "funtzio publikoaren mahaia suntsitzea" leporatu dio Urkulluren Jaurlaritzari.
Urkulluk Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Jaurlaritzak "negoziaziorik gabeko agertokia bilatu du" eta funtzionarioen sektoreari "azken urteotan soldata % 20 murriztu" diotela gogorarazi du.
"Negoziazioa pixka bat ezagutzen duenak ezin du lanaldiaren negoziazioa bi arratsaldetara mugatu, eta gero gauza gehiagoz hitz egiteko asmoa eduki", azpimarratu du Sordok.
CCOOren eledunak esan du "prozesu mantsoa" dela funtzio publikoaren mahaiko negoziazioa, eta Jaurlaritzak auzia amaitzeko "izan duen presak" agerian uzten omen du "mahaia lehertzeko asmoa" zuela.