Krisi Ekonomikoa -
Otsaileko datuak
Kontsumoko prezioen indizea % 0,1 igo da EAEn, eta batere ez Nafarroan
Urtarrileko datuekin alderatuta, prezioak igo egin dira Araban eta Bizkaian eta berdin mantendu dira Gipuzkoan eta Nafarroan.
Erredakzioa
Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) % 0,1 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) otsailean, eta Nafarroan, berdin mantendu da, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) asteazken honetan kaleratutako datuen arabera.
Urtarrileko datuekin alderatuta, prezioak igo egin dira Araban (% 0,2) eta Bizkaian (%0,1). Bestalde, prezioak mantendu egin dira Gipuzkoan eta Nafarroan.
Urte arteko indizea antzekoa da EAEn eta Nafarroan: % 2,6 eta % 2,5 hurrenez hurren. Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaiak du urtebeteko indizerik altuena (% 2,7), Gipuzkoaren (% 2,5) eta Arabaren aurretik (% 2,2).
Espainiako datuak
Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) bi hamarren egin du gora Espainian azken hilabetean, eta urtebeteko indizeak hamarren bat egin du behera (% 2,8).
Garraioak eta sendagaiek eragin dute gehien prezioek gora egitea.