Krisi Ekonomikoa -
2013an
FCCk eraikuntza sektoreko 1.000 langile kaleratuko ditu
Gainera, zementu planta bat itxiko dute eta murrizketak egingo dituzte ekoizpenarekin lotutako langilerian.
Erredakzioa
FCCk 1.000 langile kaleratuko ditu, Espainiako eraikuntza sektorean bereziki, gastuak egungo merkatuaren egoerara egokitzeko. Murrizketa hori 2013an egingo dute, eragina "berehalakoa" izan dadin balantze ekonomikoan.
Ibilbide orri berri horren arabera, konpainiak eraikuntza sektoreko negozioa berregituratu nahi du Espainian. Era berean, Alpine filial austriarra bere etxeko merkatura (Austria, Alemania, Suitza, Txekiar Errepublika eta Eslovakia) mugatzea eta etekin handiko nazioarteko jarduerak sustatzea bilatzen du.
Bestalde, Cementos Portland Valderrivasen ekoizpenerako gaitasuna eta baliabideak murriztuko ditu. Gainera, zementu planta bat itxiko dute eta murrizketak egingo dituzte ekoizpenarekin lotutako langilerian.