Krisi Ekonomikoa -

Enpresa batzordearen datuak

TCSAko langile guztiek egin dute bat Bizkaibuseko lanuztearekin

Goizeko txandako langile guztiek egin dute bat lanuztearekin, enpresa batzordeko presidentearen arabera.

Bizkaibusen eta Bilbobusen ibilgailuak. Argazkia: EiTB
Bizkaibusen eta Bilbobusen ibilgailuak.
Bizkaibusen eta Bilbobusen ibilgailuak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Transportes Colectivos (TCSA) Bizkaibusen zerbitzuaren zati handiena eskaintzen duen enpresako langileek lehen lanuztea egin dute goizean, 07:30etik 09:30era, eta ez da aparteko istilurik egon.

Oscar Bajo enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, goizeko txandako langile guztiek egin dute bat lanuztearekin, puntako ordurako deituta zegoen protestan.

Ezarritako gutxiengo zerbitzuetako langileak soilik joan dira lanera eta normaltasuna izan da nagusi, iturri beraren arabera.

Bestalde, langileek protesta egin dute autobusak egoten diren garajeen aurrean, Burtzeñan eta Barakaldon.

Halaber, 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte berriro lanuzteak, baita apirilaren 22an, 25ean eta 29an eta maiatzaren 2an, 6an, 7an, 9an, 13an, 14an, 16an, 20an eta 21ean ere.

"Lan-hitzarmenaren negoziazioan akordioetara iristeko gai ez" direlako erabaki dute langileek grebara jotzea. Aho batez onartu zuten protestei ekitea (301 boto alde eta bat ere ez kontra), aurreko ostegunean egindako asanbladan.

Bizkaiko Aldundiak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, baina Ezkerraldea Bilborekin lotzeko zerbitzuetan ez da halakorik izango, eta bidaiariak Metrora eta Renfera bideratu dituzte, Bilbo eta Gurutzeta lotzen dituen linean izan ezik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea