Krisi Ekonomikoa -

Maiatzaren 1a

CCOO eta UGTk mobilizatzeko deia egin dute, une 'erabakigarria' delako

"Gutxitan jarri dira ezbaian horren argi lan eskubideak eta eskubide sozialak", salatu dute. Bestalde, "Eskubide Sozialen alde" lelopean manifestaldia egingo du ELA sindikatuak Bilbon.

CCOO eta UGTk mobilizatzeko deia egin dute, une ‘erabakigarria’ delako. Argazkia: Efe
CCOO eta UGTk mobilizatzeko deia egin dute, une ‘erabakigarria’ delako.
CCOO eta UGTk mobilizatzeko deia egin dute, une ‘erabakigarria’ delako. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek maiatzaren 1ean mobilizatzeko dei "berezia" egin diote euskal langileriari, une "erabakigarria" delakoan; izan ere, "gutxitan jarri dira ezbaian horren argi lan eskubideak eta eskubide sozialak".

Unai Sordo eta Damaso Casado CCOOren eta UGTren EAEko idazkari nagusiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egingo dituzte mobilizazioak aurkeztu dituzte gaur. Elkarrekin aterako dira kalera bi sindikatuok "Ez dute mugarik. Defendatu zure eskubideak" lelopean.

Sordok azaldu duenez, aurtengoan "une erabakigarrienean" izango da maiatzaren 1a, lan eskubideekin eta eskubide sozialekin lotutako "guztia zalantzan" jartzen den testuinguru batean.

Damaso Casadok ere asteazkenean kalera ateratzeko deia egin die "haserre" dauden herritarrei, Rajoyren Gobernuak "langileen eskubideak desagerrarazi" nahi dituela dirudiela iritzita.

ELA

"Eskubide Sozialen alde" lelopean manifestaldia egingo du ELA sindikatuak Bilbon maiatzaren 1ean.

Patronalaren jarrera "aseezina" gogor kritikatu du sindikatuak agiri batean, eta gobernuek kontra egiteko" ozenago ez hitz" egitea salatu du.

Enpresaburuak "zoratuta" daudela uste du ELAk, eta modu "lotsagarrian" ari dira. Horregatik, "akordioetarako bake sozialik emango" ez diela ohartarazi du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea