Krisi Ekonomikoa -

Diputatuen Kongresuan

Rajoy: 'Hau funtzionatzen hasi da'

Bere politika ekonomikoa goraipatu du Espainiako presidenteak eta ez duela aldatuko azpimarratu du. Rubalcabak egoera ekonomiko larriari aurre egin ahal izateko "akordio zabala" eskatu dio Rajoyri.

Mariano Rajoy, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak bere politika ekonomikoa ez duela aldatuko ohartarazi du, horri esker "hau funtzionatzen hasi" dela argudituta.

Rajoyk neurri ekonomikoen eta aurreikuspenen berri eman du Diputatuen Kongresuan, bertan, Espainiaren defizit helburua aldatu izana gorapaitu du, horrekin gizartea "itotzea" saihestuko dela azpimarratuta.

Defizit helburu berriari esker (BPGren 6,3koa 4,5ekoa beharrean) 2013an murrizketa txikiagoak izango direla esan du, 18.900 milioi euro gutxiago murriztu ahal izango dituztela, eta hala, pentsioetan edo langabeziaren laguntzetan ez dutela esku hartu behar izango azpimarratu du Rajoyk.

Halaber, Espainiak iazko urtean defizita murriztea lortzeko "sakrifizio handiak" egin behar izan zituela azpimarratu du, eta aurten helburua jaitsi ezean, gehiago egin behar izango zituzkeela gaineratu du.

 

Erreformen bideari eutsiko dio

Mariano Rajoyk aurreko Gobernu sozialistak egindako "astakeriak" errepikatzeko eskatu izana deitoratu du eta erreformen bideari eustearen alde agertu da.

Rajoyk, oposizioak proposatutako neurriak "ameskeriatzat" eta "okerreko aukeratzat" jo ditu, eta defizita eta erreformak ez zuzentzeko bi "arrazoi sendo" daudela adierazi du: 6,2 milioi langabe.

Dena den, "baliogarria izan daitekeen edozein iradokizun" entzuteko prest dagoela esan du Espainiako gobernu buruak, baina bere politika ekonomikoaren norabidea aldatzeko "asmorik ez" duela ohartarazi dio oposizioari.

 

Rubalcabak "akordio zabala" eskatu dio Rajoyri

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak "akordio zabal bat" lortzeko bideari ekiteko eskatu dio Mariano Rajoyri, Espainiako krisi "larriari" aurre egin ahal izateko.

Espainia "beldurtuta, konfiantzarik gabe, eta ezkor" dagoela azaldu du Rubalcabak, eta Gobernuak, sindikatuek, enpresaburuek, alderdi politikoek eta autonomia erkidegoek parte hartuko duten akordioen beharra duela azpimarratu du Espainia krisialditik "noiz eta nola atera guztien artean" eztabaidatzeko.

"Nik uste dut beharrezkoa dela hori egitea eta hori proposatzera behartuta nago. Akordioek konfiantza ematen diote herrialdeari, herritarrei eta baita atzerrian ere. Badakit zaila dela, baina saiakera bat egiteak merezi du", esan du Rubalcabak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea