Krisi Ekonomikoa -
Elkarrizketa
Enpresetan kontratazioa 'ahalik eta gehien erraztea' defendatu du SEAk
Ugartek ez ditu "tamalez, epe motzean aldaketak" ikusten enpresen eskarietan eta fakturazioetan.
Erredakzioa
Juan Ugarte SEA Arabako patronalaren idazkari orokorra "enpresetan kontratazioa ahalik eta gehien erraztearen" alde azaldu da eta horiek "ez desagertzeko gerrikoa estutu" egin beharko dutela uste du. Bestalde, ez dela lan baldintzak berdintzeaz hitz egiten zehaztu du, "langile batzuek eskuratutako eskubideak dituztelako".
Radio Euskadiko elkarrizketa batean esan duenez, lan erreforman "kontratazioaren zatia aztertzea falta da; ez baita arlo hori ia ukitu".
Enpresen egoera "eskarien jaitsiera bortitzarena" dela esan du Arabako patronalaren idazkariak, "barne mailan, baita nazioarte maila ere, eta egoera horretan, enpresek gerrikoa estutu behar dute, batik bat ez desagertzeko", adierazi du.
"Tamalez, epe motzean eskarietan eta fakturazioan ez dut aldaketarik ikusten", esan du Ugartek, baina epe ertainean "egoeratik ateratzen laguntzeko jarduera sustatzeko politikak martxan jartzen hastea" espero du.