Krisi Ekonomikoa -

Formazio maila

Euskadi da langile gainkualifikatu gehien dituen erkidegoa

Ostalaritzan eta merkataritzan ez ezik, instalazioen eta makinen muntatzaileen artean ere ematen da gainkualifikazioa EAEn.

Makinen muntatzaileen artean ere ematen da gainkualifikazioa. EITB
Makinen muntatzaileen artean ere ematen da gainkualifikazioa.
Makinen muntatzaileen artean ere ematen da gainkualifikazioa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAE da lanpostu baterako eskatzen den formazio maila gainditzen duten langile gehien dagoen erkidegoa, "AFI-ASEMPLEO Lan Merkatuaren Aurrerapen" buletinaren arabera.

Argitaratu duten azken datuaren arabera (maiatza),  AFIk (Nazioarteko Finantza Analistak) eta ASEMPLEOk (enplegu agentzia pribatuen elkarte handiena) diotenez, Espainian lau langiletik bat gainkualifikatuta dago.

Langile horien portzentajea hazi egin da erkidego guztietan, batik bat Balear Uharteetan, 2007tik 2013ko martxora bitartean 8,3 puntu hain zuzen ere.

Hala ere, gainkualifikatu gehien dituen erkidegoa EAE da, zehazki langileen % 31,4. Jarraian, Kantabria (% 30,7) eta Asturias (% 29,9) daude. Espainiaren batez besteko % 26,3koa da.

Gainkualifikazioa lanpostu baterako eskatzen den formazio maila gainditzea da.

Ostalaritzan eta merkataritzan ez ezik, EAEn ere instalazioen eta makinen muntatzaileen artean ematen da gainkualifikazioa.

Egun, hutsik dauden lanpostuen kopurua oso baxua da, hori dela eta, kualifikazioarekin bat datorren lanpostua aurkitzeko aukerak oso txikiak dira.

Bestalde, azpikualifikazioa jaitsi egin da erkidego guztietan krisiaren aurreko garaiekin alderatuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea