Krisi Ekonomikoa -

Protesta Vatikanoan

San Petriren basilikan zintzilik igaro du gaua enpresaburu batek

"Suntsiketa gelditu, euroari ez" lelopean egin du protesta gizonak Vatikanoan.

Marcello Di Finizio enpresaburua Vatikanoko San Petriren Basilikan. EFE
Marcello Di Finizio enpresaburua Vatikanoko San Petriren Basilikan.
Vatikanoko kupulara igo da, euroaren eta krisiaren aurka protesta egiteko

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresaburu italiar batek Vatikanoko San Petriren Basilikan zintzilik igaro du gaua, astelehenean bertara igo eta gero, krisiaren eta euroaren aurka protesta egiteko.

Gizonezkoa Marcello Di Finizio enpresaburua da, "La voz de la Luna" jatetxeko (Trieste) jabea. Aurretik ere birritan igo da basilikara, zehazki, uztailaren 30ean eta urriaren 3an, Europaren aurka protesta egiteko.

Oraingo kexa Europar Batasuneko Bolkestein zuzentarauaren aurkakoa da; izan ere, horren arabera, 2015. urtetik aurrera itsasbazterrean dauden jatetxe bainuetxeen baimenak enkantean aterako dira, eta ondorioz, gizonezkoak bere jatetxea gal dezake.

Aurrekoetan egin bezala, turista gisa sartu zen San Petriren basilikan eta segurtasun hesiaren gainetik salto egin ostean, leihoetako batetik atera eta arnes batzuekin zintzilik jarri zen.

"Suntsiketa gelditu, euroari ez" dioen pankarta atera du. Aurrekoetan, gau bat igaro ostean jaitsi izan da enpresaburua, Vatikanoko guardiek jaisteko eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea