Krisi Ekonomikoa -
Negoziazioa
Sindikatuek utzi egin dute Nafarroako Funtzio Publikoaren Mahaia
Nafarroako Gobernuaren proposamena "Administrazio Publikoaren historian izan den eraso handiena" delako erabaki dute mahaitik altxatzea.
Erredakzioa
Nafarroako Funtzio Publikoaren Mahaia utzi dute sindikatuek (UGT, CCOO, ELA, LAB eta Afapna) gaur, Foru Gobernuarekin egiten ari ziren bileran, Barcinak eramandako proposamena "Administrazio Publikoaren historian izan den eraso handiena" dela iritzita.
Horixe adierazi du behintzat Javier Barinaga CCOOren ordezkariak, bileratik atera denean. Azaldu duenez, bost sindikatuek eskatu dute proposamena atzera botatzea, eta proposatutakoa "eraso bortitza" zelako utzi dute mahaia.
"Kontratuen regulazioa ezerezten du eta, kaleratzerik izaten ez denean, denak kaleratu dituztelako, geratzen direnak erabateko prekarietatean egongo dira", adierazi du Barinagak bileratik atera eta berehala, gertatutakoa aztertzeko sindikatuekin bilera egin aurretik.
Hala ere, garbi adierazi du dekretu proiektua erretiratzea eskatuko dutela, eta "zerotik hasi" beharra dagoela negoziazioekin jarraitzeko.